Lege-oharra

1. Webgune honen titularraren identitatea

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu https://escvpsicomotricidad.com webgunearen titularra honako hau dela:
Sozietate-izena:  Bilboko PEI EIP Eskola

IFZ/IFK:  G01489889
Sozietate-helbidea:  Luis Iruarrizaga, 7 – 6. B

Helbide elektronikoa: gestioncentralpei@gmail.com

2. Webgune honen erabilerarako baldintza orokorrak

Webgune honetara sartzea “Erabiltzaile” izaera ematen dizu, eta horrek esan nahi du espresuki onartzen dituzula, salbuespenik gabe, webgunea sartzeko unean https://www.escvpsicomotricidad.com webgunean argitaratuta dauden lege-baldintzak. Beraz, Erabiltzaileak erabilerarako baldintza orokor hauek irakurri beharko ditu, webgune honetara sartzeko asmoa duenean eta, hala dagokionean, haren zerbitzuak erabili nahi dituenean, zeren baldintza hauek aldatu egin baitaitezke.
Alde horretatik, “Erabiltzailetzat” joko da https://www.escvpsicomotricidad.com webgunean garatzen diren doako zein ordaindupeko zerbitzu eta jardueretatik nabigatzen duen, horietan parte hartzen duen edo horiek erabiltzen dituen pertsona.

2.1. Helburua eta aplikazio-eremua

Erabilerarako baldintza orokor hauek arautzen dituzte https://www.escvpsicomotricidad.com webgunerako sarbidea, nabigazioa eta erabilera, eta baita beraren edukien erabileratik ondorioztatzen diren erantzukizunak ere, eduki horiek honako hauek izanik: testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak eta informazioak, eta baita jabetza intelektual eta industrialari buruzko lege nazionalek eta nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza-elementu ere.
Escuela PEI EIP Bilbao Comunicación, S.L.U.k (aurrerantzean Bilboko PEI EIP Eskola) baldintza partikularrak ezarri ahal izango ditu zerbitzu espezifikoen erabilera eta/edo kontratazioan aplikatzeko. Horrelakoetan, baldintza hauen aplikazioa ordezkoa izango da. Kontraesanik baldin badago baldintza partikularretan eta baldintza orokorretan ezarritakoan, baldintza partikularren aplikazioa nagusituko da.

2.2. Zerbitzuak eskuratzeko eta erabiltzeko baldintzak

A- printzipioz, https://www.escvpsicomotricidad.com webgunera sartzea libre eta doakoa da. Hala eta guztiz ere, zerbitzu eta eduki jakin batzuen kasuan beharrezkoa izan daiteke zerbitzua edo produktua aurretik kontratatzea; horrelakoetan, kasu konkretu horietarako sortutako baldintza partikularrak aplikatuko dira.
B.- Une orotan, Erabiltzaileak zilegitasunez erabili behar ditu webgune honen zerbitzuak, baldintza orokor hauekin, indarrean dagoen legediarekin, moral eta ordena publikoarekin eta Interneten orokorrean onartzen diren praktikekin bat etorriz.

C.- Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetan sartutako formularioen bidez emandako informazio guztia zilegi, erreal, zehatz, egiazko eta eguneratua dela. Emandako informazioan aldaketaren bat gertatuz gero, Erabiltzaileak horren berri eman beharko dio berehala Bilboko PEI EIP Eskolari, eta bera izango da horren erantzule bakarra.
D.- Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea, webgune honen sistema informatikoak kaltetzeko edo aldatzeko xedez; beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatzea, baliabideen kontsumo masiboaren bidez; webgune honetako datuak eskuratzea publizitate-xedeekin; webgune honetan dauden edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, eraldatzea edo hirugarrenen eskura jartzea; jabetza intelektuala, sekretu industrialak, kontratu-konpromisoak eta hirugarrenen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubideak urratu ditzaketen ekintzak gauzatzea webgune honetako zerbitzuen bitartez; lehia desleialeko eta publizitate ez-zilegiko ekintzak gauzatzea.
E- Erabiltzailea erregistratu beharko balitz https://www.escvpsicomotricidad.com webgunearen zerbitzu  bat erabiltzeko eta/edo kontratatzeko, beraren erantzukizuna izango da informazio egiazko eta zilegia ematea. Erregistroaren ondorioz Erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, hau konprometitzen da erabilera egokia egitera eta zerbitzu horietara sartzeko pasahitza sekretuan gordetzera. Horren ondorioz, Erabiltzaileen erantzukizuna da ematen zaizkien identifikatzaile eta/edo pasahitz guztiak behar den bezala babestea eta haien konfidentzialtasuna gordetzea, eta hirugarrenei ez lagatzeko konpromisoa hartzen dute, ez aldi baterako ez modu iraunkorrean; halaber, pertsona arrotzei sartzen ez uzteko konpromisoa hartzen dute. Hirugarren ez-zilegi batek zerbitzuak modu ez-zilegian erabiltzen baditu, Erabiltzailearen pasahitzaz baliatuz berak modu desegokian erabili duelako edo galdu egin duelako, Erabiltzailea izango da horren erantzulea. Pasahitzak lapurtzen badizkiote, galtzen baditu edo haren baimenik gabe erabiltzen badira, Erabiltzailearen erantzukizuna izango da hori Bilboko PEI EIP Eskolari berehala jakinaraztea, pasahitzak indarrik gabe uzteko. Bilboko PEI EIP Eskolak ez du inongo kasutan erantzukizunik izango baimendu gabeko hirugarrenen ekintzengatik, Erabiltzaileak egin beharreko jakinarazpen hori egiten ez duen bitartean.

3. Jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak

Bilboko PEI EIP Eskola da https://www.escvpsicomotricidad.com webgunea osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen titularra, marka, izen komertziala edo ikur bereizlea barne sartuta. Zehazki, eta beste batzuen artean, autore-eskubidearen bidez babestuta daude diseinu grafikoa, iturri-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta webgune honetan sartutako gainerako elementuak.
https://www.escvpsicomotricidad.com webgunera sartzeak edo bertatik nabigatzeak ez dakar berekin, inongo kasutan, Bilboko PEI EIP Eskolak uko egiten diola lizentzia osoari edo beraren zati bati, edo Erabiltzaileari eskualdatzen diola berak modu pertsonalean erabil ditzan jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak.