Bernard AUCOUTURIER Bizkaian izango da Formakuntza Teoriko eta Pertsonaleko Mintegi bat eskaintzeko -2020
Bernard AUCOUTURIER Bizkaian izango da Formakuntza Teoriko eta Pertsonaleko Mintegi bat eskaintzeko -2020
Formakuntza teoriko eta pertsonaleko mintegia 2020 / MAIATZAK 9, larunbata, 10, igandea, eta 11, astelehena; eta MAIATZAK 10, igandea, eta 11, astelehena
EGUNERATZE-IKASTARO GISA HOMOLOGATUTA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILEKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN 2019KO UZTAILAREN 19KO EBAZPENAREN BIDEZ. KODEA: 1968908004._______________________________________
2020ko MAIATZAREN 9an, larunbata, 10ean, igandea, eta astelehenean, 11n, praktika psikomotorraren sortzaile Bernard Aucouturier Bizkaian izango da Formakuntza Teoriko eta Pertsonaleko Mintegi bat eskaintzeko.
Aurten, mintegia gehiago hurbilduko da praktika psikomotorraren talde txikiko laguntzari buruzko formakuntzara, bai alor praktikoan eta bai teorikoan.
Prestakuntza pertsonal eta teorikoa uztartzen dituen mintegi baten formatuarekin, Bernard Aucouturierrek ibilbide bat eskainiko du gorputz-bidetik, neurri handiagoan edo txikiagoan ahaztuta dagoen berreskuratze sentsorial-motor bat lortzeko. Bertan, helduak bere biografia berreguneratu eta adierazten du, bai adierazkortasun somatikoaren bidez eta bai produkzioen (espazialak, denborazkoak, objektuekin) eta errepresentazioen bidez (idazketa, pintura, modelaketa). Pertsona bakoitzak aldatzeko eta norberaren burua deskubritzeko ibilbide pertsonal hori egiten du, taldearen laguntzarekin. Horrek pertsonarengan integratutako jarrera-sistema bat eta teknizitate bat sortzen ditu, haurrekin gero eta gaitasun erlazional handiagoa izatea erraztuz eta ahalbidetuz, ezaugarri hauek erreferentziatzat hartuta: disponibilitatea, entzuteko jarreraren kalitatea, hurbil-urrun binomioa, eta gorputzezko eta ahozko doikuntza etengabea haurrekiko elkarreraginean. Ibilbide pertsonal honetan sortutako ikaskuntzarekin batera, Bernard Aucouturierrek zentzua eta forma emango dizkio bizi izandakoari, praktika psikomotorraren talde txikiko laguntzari buruzko formakuntzaren inguruko azalpen teoriko baten bitartez.
ORDUTEGIA: Larunbata, ekainak 15, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00. Igandea, ekainak 16, 10:00 – 14:00 eta 15:00 – 19:00. Astelehena, ekainak 17, 8:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00.
LEKUA: BIZKAIA
- Formakuntza Pertsonala:Larunbat eta igandean, Durangoko LANDAKO ESKOLA
- Formakuntza Teorikoa:Astelehenean, Bilboko HARROBIA LANBIDE IKASTOLAN. Harrobi Plaza 4, sarrera Kontzezio kaletik.