

Bernard Aucouturier
Miguel Ángel D. Sevillano
Bernard Aucouturier
Zuzendari zientifikoa
Aucouturier Praktika Psikomotorraren sortzailea. EIAren sortzailea (Nazioarteko Aucouturier Eskola), eta hori baino lehen ASEFOP elkartearena (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea). Praktika psikomotorraren arloko prestakuntza-zentro batzuen Zuzendari Zientifikoa eta Gainbegiralea, nazioarteko mailan.
Praktika Psikomotorraren eta Haurrentzako Laguntzaren inguruko artikulu, liburu eta obra ugariren egilea eta egilekidea, hala nola: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”, Aucouturier metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra, “L’enfant terrible: qué hacer con el niño difícil en el escuela?”, “Miedo a todo, miedo a nada “, “Por qué se mueven tanto los niños?”, “Simbología del Movimiento” “Reeducación y Terapia Psicomotriz ” “Bruno”, “Los contrastes y el descubrimiento de las nociones fundamentales ” …
Medikuntzako Akademia nazionalaren saria jaso zuen, eta bere tesiagatik Belgikako Gazteria eta Kirol Ministerioaren saria ere bai.
Cuyoko Unibertsitateak (Mendoza hiria, Argentina) Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.
Ekintzan/Gogoetan oinarritutako praktika-eredu propioaren sortzailea da, Frantziako Tourseko psikomotrizitate-gelan hainbat urtez haurrekin izandako hezkuntza- eta terapia-esperientzietatik abiatuta.
Miguel Ángel D. Sevillano
Zuzendari eskola
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Nazioarteko Aucouturier Eskola–EIAko Formatzailea da, eta baita beraren sortzaileetako bat ere. Hezkuntzarako PPAn formatuta dago. Talde txikientzako laguntza eta terapia.
Gorputz Hezkuntzan Lizentziatua, Madrilgo INEFen. UPV/EHUko Irakasle titularra (Euskal Unibertsitate Publikoa) Bilboko Irakasle Eskolan, Garapen Psikomotorra I. eta II. irakasgaiak emanez. UPV/EHUko hiru irakasle eskoletako Garapen Psikomotorraren programaren egilea.
ASEFOPen Kide Sortzailea (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea), Bergarako Luzaro Psikomotrizitate Eskolaren Kide Sortzailea. Bilboko Psikomotriziatate Praktikako Eskola Internazionala PEI EIP-HAZIren sortzailea. “Cuadernos de Psicomotricidad” aldizkariaren sortzailea eta zuzendari ohia.
40 urtez baino gehiagoz irakaslea izan da psikomotrizitateari buruzko prestakuntza-ikastaroetan, bai espainiar estatuan eta bai atzerrian. Artikulu ugari argitaratu ditu psikomotrizitate eta haurtzaroari buruzko aldizkari espezializatuetan. Lan klinikoa eta ikerkuntza- eta esperimentazio-lan etengabea garatu ditu hezkuntza- eta prebentzio-praktika psikomotorrearen alorrean; halaber, talde txikientzako laguntza psikomotorra eman du instituzioaren barruan, eta baita laguntza psikomotorra/terapia indibiduala ere haur eta lehen hezkuntzako haurrekin.
Sonia Compostella
EIAko Formatzailea
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Nazioarteko Aucouturier Eskola–EIAko Formatzailea da, eta baita beraren sortzaileetako bat ere. Hezkuntzarako PPAn formatuta dago. Talde txikientzako laguntza eta terapia.
EIAko etorkizuneko formatzaileak prestatzeko ikastaroaren formatzailea.
ARFAP- Associazione per la Ricerca e la Formazione all’Aiuto Psicomotorio elkartearen Presidentea eta Sortzailea. Bassano del Grappa (Italia).
ASEFOPen Kide Sortzailea (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea).
Praktika psikomotorrari buruzko artikulu eta ponentzia ugariren egilea da, eta hainbat topaketatan parte hartu du Italian, Frantzian, Europan eta beste herrialde batzuetan.
40 urtetiko gorako esperientzia profesionala du adin desberdineko haurrei laguntzen, talde handitan, talde txikitan eta banaka, Italiako hezkuntza- eta terapia-zentrotan. Gaur egun, Cassola Solidale, Cassola, VI Itala zentroan ari da.
Roger Dodemont
EIAko Formatzailea
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Nazioarteko Aucouturier Eskolako Formatzailea da, eta baita beraren sortzaileetako bat ere. Hezkuntzarako PPAn formatuta dago. Talde txikientzako laguntza eta banakako terapia. G.R.E.P.P.A, A.S.E.E.F.O.P. eta Europako Psikomotrizitate Forumaren sortzailea.
Haur txikien terapeuta gisa aritu izan da, banakako eta talde txikiko laguntza psikomotor indibiduala emanez, Belgikako osasun mentaleko zentro publiko eta pribatuetan.
Haurtzaindegi, eguneko zentro eta eskoletako irakasle eta profesionalen formatzailea izan da zenbait urtez, hainbat hiritan (Bébés-poussins / Bonnevoie; Mini-collège / Kirchberg; Kanners Villa / Esch S/A; Cockerill-Park / Esch S/A;Pimpamicaille / Strassen). Aucouturier praktika psikomotorreko formatzailea Bassanoko ARFAPen, Luxenburgon eta Belgikan, osasunaren eta hezkuntzaren alorreko profesionalentzat.
Banakako laguntza terapeutikoa ematen duen zerbitzu polibalente bat sortu du Ettelbrucken, buru-nahasmendu sakonak dituzten egoiliarrentzat.
Lorella Moratto
EIAko lehendakaria
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Nazioarteko Aucouturier Eskolako Formatzailea da, eta baita beraren sortzaileetako bat ere. Hezkuntzarako PPAn formatuta dago. Talde txikientzako laguntza eta banakako terapia.
Neuropsikomotrizitateko Terapeuta gisa formatu zen Milango La Bicocca Unibertsitatean, eta desgaitasun psikofisikoaren alorreko arretarako ere du prestakuntza. Hainbat urtez lan egin du haurrei laguntzen, zenbait zentrotan, eta gaur egun “Centro Evoluzione Espressività di Borgoricco-PD” zentroan aritzen da, hezkuntzako praktika psikomotorra eta laguntza psikomotor terapeutikoa garatuz.
Praktika psikomotorrerako “Formazione Arfap di Bassano del Grappa-Vl” zentroko irakaslea da, eta baita Ahoz Besteko Komunikazio eta Hizkuntza Masterrean, Veneziako Cà foscari Unibertsitateko Filosofia sailean eta unibertsitate bereko Centro di Eccellenza Per la Ricerca Didattica e la Formazione Avanzata zentroan ere.
Yolanda Mena Zarandona
EIAko Formatzailea
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Nazioarteko Aucouturier Eskolako Formatzailea
OHO Irakaskuntzan (Giza Zientziak) eta Lehen Hezkuntzan formatua (Musika Hezkuntza), Psikopedagogian lizentziatua eta Musikoterapiako Unibertsitate-aditua.
Hainbat urtez, psikomotrizista gisa aritu da Bizkaiko zenbait ikastetxetan, 2 eta 8 urte bitarteko haurrekin, hezkuntza-taldetan eta laguntza psikomotorreko taldetan.
Hogei urte baino gehiago daramatza haur eta lehen hezkuntzako irakasle gisa; ikasturte batzuetan, zikloko koordinatzailea eta ikastetxeko proiektuaren arduraduna izan da.
Haur eta helduekin egindako sorkuntza-proiektutan parte hartu du, prestakuntza artistikoa egin du helduekin, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolako ikasleen praktiken tutorea da.
Teresa Martínez López
Psikomotrizista
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskolan Diplomatua. 25 urtetik gorako esperientzia du adin desberdineko haurrei laguntzen, Bizkaiko zenbait ikastetxetako psikomotrizitate-geletan; halaber, kolaborazioak egin ditu psikomotrizitate-kabinete pribatuetan.
Bere praktika psikomotorraren prestakuntza Bernard Aucouturierren hezkuntza-praktika prebentibo eta terapeutikoaren lana zuzenean behatuz egin zuen, Toursen, bai talde txikiko terapia eta bai banakakoa behatuz. Praktika psikomotorrari buruzko Batzar, Jardunaldi eta Topaketa ugaritan parte hartu du nazio barnean eta nazioartean. Irakasle Eskoletako eta beste zentro batzuetako ikasleei lagundu die bere ohiko lantokiko psikomotrizitate-gelan (Durangoko Landako).
Begoña Ruiz Ibáñez
Psikomotrizista
Biografia
Aucotuturier Praktika Psikomotorrean espezializatutako psikomotrizista. Psikologoa, Bidegintza gizarte-erakundeko hezitzailea eta psikomotrizista. Bidegintza gizarte-ekimeneko kooperatibaren Inurri eta Mantangorri programetako hezitzailea da. Bertan, 15 urte baino gehiago daramatza gizarte-egoera urrakorrean dauden haurrei eta familiei laguntzen, hezkuntza-psikomotrizitateko praktika-saioak eta talde-laguntzako saioak ikastetxe eta Inurri zentroan eginez, beste jarduera batzuen artean.
Zenbait urtez, Practicumaren tutorea izan da zentro hauetan: Deustuko Unibertsitateko Psikologia Fakultatea, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntza, Psikologoen Elkargo Ofizialeko Praktika Psikologikoaren Eskola eta ISEPen Arreta Goiztiarra. Haurtzaroaren inguruko artikulu, gogoeta, post eta aurkezpen ugari egin eta aurkeztu ditu Jardunaldi, Batzar eta hedabideetan (adibidez: sesiondepsicomotricidad.blogspot.com).
Francis Elizalde
Terapeuta
Biografia
Psikologoa, Psikoterapeuta eta Formatzailea. Psikologia Humanistan, Bioenergetikan, Talde-teknikan eta Gestalt Terapian aritzen da.
Antonio Asín eta Juanjo Albertekin formatu zen Gestalt Terapiaren lehenengo promozioetan, eta 30 urte baino gehiago daramatza Claudio Naranjo eta beraren taldeekin, SAT programetan, ohiko kolaboratzaile gisa.
Gestalt Terapiaren Espainiar Elkarteko Kide Titularra da, eta baita FEAPekoa ere –Psikoterapeuten Elkarteen Espainiar Federazioa-. Bilboko IPETGn lan egiten du (Piskoterapia Emozional eta Taldekako Tekniken Institutua).
Banakako eta taldekako terapia klinikoan aritu da hainbat urtez, eta Gestalt Terapiako irakaslea izan da Gradu ondoko zenbait eskolatan, besteak beste gorputz-lanketa eta ametsen sorrera landuz.
Ana María Gómez Espeso
Psikomotrizista
Biografia
Hezkuntza- eta Prebentzio-praktika Psikomotorrean eta Orientazio Terapeutikoko Laguntza-talde Txikietan Espezializatutako Psikomotrizista, Bernard Aucouturierren ikuspegiarekin. Haur eta Lehen Hezkuntzako Maistra. Formatzaile gisa, “Hezkuntza Emozionala eta Dolua Eskolan”, “Pedagogia Sistemikoa” eta beste gai batzuk jorratu ditu irakasleen prestakuntzarako Prest-Gara Programan eta beste programa batzuetan, hala nola Euskadiko Udako Unibertsitatean eta Euskadiko Pedagogia Sistemikoko Eskolan. doluari buruzko “Triple Salto” obraren Gida Didaktikoaren egileetako bat da (Pikor Teatro).
Programazio Neurolinguistiko, SAT Programa (Eneagrama) eta Konstelazio Familiarren Masterrean formatua eta gai horietako Trainerra; Pedagogia Sistemikoaren Masterra Mexikoko UDEC Unibertsitatea.
Mauro Polacco
Neuropsikiatria medikua
Biografia
Mauro Polaco haur-neuropsikiatrian espezializatutako medikua eta eboluzio-adinaren psikoterapeuta da. Venetoko ULSS 7KO Ama eta Haur Sektorearen arduraduna da. Hainbat urtez, psikiatriaren alorreko diagnostiko eta terapian aritu da haur, nerabe eta heldu gazteekin. Bassano del Grappako Eremu Psikomotorreko Ikerketa eta Formakuntzarako Elkartearen Batzorde Zientifikoko kidea da. Artikulu eta argitalpen ugariren egilea da, eta baita “Psicoterapia: casi sin palabras (2015) liburuarena ere.
José Miguel Castro Álvarez
Irakaslea
Biografia
Oraingo lanbidea: “Diraya” Adierazpen-tailerren laguntzailea eta Hezkuntza Sortzaileko formatzailea.
– Vega Martínekin batera, “Diraya”ko zuzendaria: Adierazpen-tailerrak eta Hezkuntza Sortzaileari buruzko Formakuntza. Bilbo (Bizkaia) (1993tik 2018ra)
– Hezkuntza Sortzaile eta Adierazpenari buruzko formatzailea (1989tik 2018ra)
– “Hezkuntza Sortzaileko Tailerren” zuzendaria, Leioan (1988tik 1993ra) eta Bilbon (1990etik 1993ra)
– Leioako “Merlin” Sorkuntza eta Adierazpen Tailerren zuzendaria (Bizkaia). Haur eta gazteei zuzendutako tailerrak. Ikasturteak: 85-86, 86-87 eta 87-88.
– Santanderko O.H.O.ko Irakasleen Formakuntzarako U.E.ko Adierazpen Gelako irakaslea, Kantabriako Unibertsitatean (1984tik 2012ra)
– “Adierazpen Plastikoa eta Adierazpen Globalizatua” Mintegi Iraunkorraren Koodinatzailea, Euskal Herriko Unibertsitateko Haur-eskolan (1980-1981)
– Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza Zientzien Institutuko Irakasle Kolaboratzailea “O.H.O.II.ko Adierazpen Plastikoaren arloko plangintza eta programazioa” mintegian (1980)
– Animazio eta tailerren arduraduna haurrentzako kanpaleku eta udalekuetan. Quintamar de la Sierra (1978, 1979, 1980ko udak)
– Getxoko Nuestra Señora de Europa Eskolako Irakaslea, Adierazpen Plastiko, Dramatiko eta Musikalean espezializatua, hamaika urtez (75-76 ikasturtetik 85-86 ikasturtera).
Mailak: Eskolaurre eta O.H.O.ko Hasierako, Erdiko eta Goiko Zikloak.
– Leioako Mesedetakoen Ikastetxeko irakaslea (Bizkaia), Adierazpen Plastiko eta Dinamikoaren Adierazpen arloan. Mailak: O.H.O.ko Hasierako, Erdiko eta Goiko Zikloak. Ikasturteak: 72-73, 73-74 eta 74-75.
IKERKETA-JARDUERA:
– “Animazioa eta Globalizazioa Eskolaurreko Hasierako eta Erdiko Zikloan” proiektuaren egilea eta abian jartzeko prozesuaren Koordinatzailea eta Aholkularia Uribarriko Eskolan (Bilbo), 84-85 ikasturtean
– “Antzerkia Eskola Curriculumean Integratzeko” ikerketa-taldearen arduraduna. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak finantzatutako ekimena. Urtebeteko esperientzia Santurtziko San Juan de Rompeolas ikastetxean (82-83 ikasturtea).
– Adierazpenaren Semiologiari buruzko ikerketa (1993tik 2018ra)
Vega Martín
Codirectora de Diraya
Biografia
Oraingo lanbidea: “Diraya” Adierazpen-tailerren laguntzailea eta Hezkuntza Sortzaileko formatzailea.
Cori Camps
Psikologian lizentziatua eta doktorea.
Biografia
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko Unibertsitateko Irakasle Titularra. Universidad Rovira i Virgili (URV). URVren ikerketa-talde honen koordinatzailea: “Garapen psikologikoa, psikomotrizitatea eta hezkuntza-testuinguruetako esku-hartzea”.
Hezkuntza eta Terapia Psikomotorraren Nazioarteko Masterraren Koordinatzailea (URV); bertan, mintegi teoriko batzuk eta Prestakuntza Pertsonala ematen ditu, eta terapia psikomotorreko talde batzuen arduraduna da.
Psikomotrizitate, balioen eremuko hezkuntza, irakaskuntza-berrikuntza, autismo, gorputz-prestakuntza eta prestakuntza pertsonalaren alorreko ikerkuntza, gai horiei buruzko liburuekin, liburu-kapituluekin, artikuluekin eta batzarretan aurkeztutako txosten zein komunikazioekin.
Psikomotrizitatearen alorrean, artikulu batzuez gain liburu honen koordinatzailea eta egileetako bat izan da: “El psicomotricista en su cuerpo. De lo sensoriomotor en la transformación psíquica”, Mino eta Dávilak 2011n argitaratua eta Juan Mila doktorearekin batera koordinatua.
Balioen eremuko hezkuntzari dagokionez, liburu honen koordinatzailea eta egileetako bat da: “Educación en valores, actitudes personales y ética profesional en el espacio europeo de educación superior” (Publicaciones URV, 2009). Kataluniako Generalitaten Balioen Planaren Kidea.
Transferentzia eta ikaskuntza-zerbitzu proiektuen koordinatzailea, haur-eskolekin eta heziketa bereziko eskolekin, zailtasunak dituzten haurrengana zuzendutako esku-hartze psikomotorrerako; baita 3. adinekoen egoitzetan ere.
Zenbait kudeaketa-kargu izan ditu URVn, hala nola: FCEPeko dekanoa 2001etik 2008ra, eta, gaur egun, harreman instituzional, kultura eta gizarte-konpromisoko Errektoreordea.
Fabiana Sánchez Feutrie
Psikomotrizista,psicologian lizentziatua
Biografia
Psikomotrizista, Tarragonako Rovirai i Virgili Unibertsitateko Fundazioaren (FURV) Terapia Psikomotorreko Nazioarteko Masterrean prestatua.
Psikologian lizentziatua Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatean (URV).
5 urtez lan egin du, terapeuta eta psikomotrizista gisa, Reusko Antención Precoç Zentroan. Orain dela hiru urte, “SALTA psicomotrictat” zentroa sortu zuen, eta bertan hezkuntza psikomotorreko saioak egiten ditu talde txikiekin, eta banakako laguntza psikomotorreko saioak.
URVko Haur Hezkuntzako graduaren irakaslea.
Hezkuntza Psikomotor eta Garapen Psikologikoko gradu ondoko ikastaroaren koordinatzailea eta irakaslea, eta URVko Hezkuntza eta Terapia Psikomotorraren Nazioarteko masterrarena ere bai.