• Facebook
  • Youtube
  • Español
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Taldea
  • Prestakuntza
  • IV. JARDUNALDIAK
  • Harremana
  • Menu
  • Formakuntza mintegia:
  • Bernard Aucouturier
  • Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Formakuntza mintegia: Bernard Aucouturier

2019ko zalantzen mintegia Bernard Aucouturierrekin

2019ko otsailaren 16 eta 17an, praktika psikomotorraren sortzaile Bernard Aucouturier Bilbon izango da Mintegia eskaintzeko.

Mintegia hau formatu tradizionalean aurkezten da. Bernard Aucouturier irakasleak bere teoria aurkezten du, eta gero galdera eta erantzunen truke bat egiten da, zalantza moduan planteatuta. Oraingoan, 2019 urtean, bere azken liburuari buruzko eztabaida bat ere irekiko da: ACTUAR, JUGAR, PENSAR, PUNTOS DE APOYO PARA LA PRÁCTICA PSICOMOTRIZ EDUCATIVA Y TERAPÉUTICA.

EGUNERATZE-IKASTARO GISA HOMOLOGATUTA EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILEKO HEZKUNTZA SAILBURUORDEAREN 2018ko ekainaren 4ko EBAZPENAREN BIDEZ. Kodea: 186890808004.

ORDUTEGIA: Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00; Igandea: 10:00 – 14:00.

LEKUA: Harrobia Lanbide Ikastola. Harrobi Plaza 4. 48003 Bilbo. BIZKAIA.

PLAZAK: Aretoko plazak bete arte. Onartua izateko ordena aurre-inskripzioaren ordenaren arabera izango da.

Bernard Aucouturier

Zuzendari zientifikoa

Aucouturier Praktika Psikomotorraren sortzailea. EIAren sortzailea (Nazioarteko Aucouturier Eskola), eta hori baino lehen ASEFOP elkartearena (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea). Praktika psikomotorraren arloko prestakuntza-zentro batzuen Zuzendari Zientifikoa eta Gainbegiralea, nazioarteko mailan.

Praktika Psikomotorraren eta Haurrentzako Laguntzaren inguruko artikulu, liburu eta obra ugariren egilea eta egilekidea, hala nola: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”, Aucouturier metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra, “L’enfant terrible: qué hacer con el niño difícil en el escuela?”, “Miedo a todo, miedo a nada “, “Por qué se mueven tanto los niños?”, “Simbología del Movimiento” “Reeducación y Terapia Psicomotriz  ” “Bruno”, “Los contrastes y el descubrimiento de las nociones fundamentales “…

Medikuntzako Akademia nazionalaren saria jaso zuen, eta bere tesiagatik Belgikako Gazteria eta Kirol Ministerioaren saria ere bai.

Cuyoko Unibertsitateak (Mendoza hiria, Argentina) Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.

Ekintzan/Gogoetan oinarritutako praktika-eredu propioaren sortzailea da, Frantziako Tourseko psikomotrizitate-gelan hainbat urtez haurrekin izandako hezkuntza- eta terapia-esperientzietatik abiatuta.

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Izen-emateak

120 €

Hobariak

Ikasleak eta langabeak: 80 €. Egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da.

PEI-EIP eskolako ikasle ohiak: 80 €.

Mintegia hasi baino bi hilabete baino lehenagora arte egindako izen-emate guztiek % 10eko deskontua izango dute kategoria bakoitzean. (Deskontua lortzeko, ezinbestekoa da izen-ematea online eginda izatea, eta baita ordainketa ere –biak-, deskontua lortzeko adierazitako denbora-tartearen barnean)

Mintegira etorri nahi duzuenok 3 pertsona edo gehiago izanez gero, tarifa berezi bat eskaintzen dugu 3 partaide edo gehiago dituzten taldeentzat. 100 € pertsona bakoitzeko.

Izen-ematea formalizatzeko, ezinbestekoa da bi urrats hauek aldi berean egitea:

Matrikula heziketak

  1. Izen-ematea online egitea.

  2. Ordainketa egitea eta horren egiaztagiria eskaneatuta bidaltzea helbide honetara: gestioncentralpei@gmail.com

    OSO GARRANTZITSUA: Bankuaren ordainagirian ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira.

    Kutxabank kontu-zenbakia: IBAN ES72 2095 0119 90 91 12077566

Oharra: Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko baja ez bada jakinarazten izena emateko azken eguna baino 25 egun lehenago. Antolatzaileek badute eskubidea ikastaroa bertan behera uzteko, matrikula nahikorik ez balego. Horrelakoetan, aldez aurretik jakinaraziko da eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko da.

Informazio Pertsonala

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
674 683 691
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© Copyright - ESCV Psicomotricidad - Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
FORMAKUNTZA MINTEGIA: ROGER DODEMONT FORMAKUNTZA MINTEGIA: SONIA COMPOSTELLA
Scroll to top