• Facebook
  • Youtube
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Pertsonak
  • Prestakuntza
  • Berriak
  • Harremana
  • Menu
  • Hasiera
  • Egutegia
  • ETCS kredituak
  • Helburuak eta edukiak
  • Irakasleak
  • Ebaluazioa
  • Izen-ematea eta baldintzak
  • Ikasleentzako arreta

Psikomotrizitate-praktika hezigarrian eta talde txikiko psikomotrizitate-laguntzan (orientazio terapeutikoarekin) espezializatzeko ikastaroa. Bi urteko ikastaroa. XIII. promozioa 2024-2025 (erdipresentziala- ikusi egutegia)

Berritze-ziklo gisa onartua, Hezkuntza Saileko Hezkuntza sailburuordearen 2023ko otsailaren 1eko Ebazpenaren bidez, 2268908003 kodearekin.

Prestakuntza honen helburua da konpetentzia profesionalak garatzen laguntzea hezkuntza, haurtzaro eta arreta goiztiarraren alorretan.

Prestakuntza bi urte naturaletan dago banatuta. Hala, lehenengo urtea TALDE HANDIKO praktika psikomotor hezigarrira dago zuzenduta; bigarrena, berriz, LAGUNTZA-TALDE TXIKIKO praktika psikomotorrera dago zuzenduta, horren bidez heldutasun psikologikoa bultzatzeko, orientazio terapeutikoarekin.

Praktika psikomotorrerako (PPA) espezialistak EIAn (École International Aucouturier) prestatzeko espainiar estatuan dagoen zentro bakarra. Bernard Aucouturierren presentzia esklusiboa du, zuzendari zientifiko eta irakasle gisa. Berarekin batera, Sonia Compostella aritzen da irakasle gisa, eta zuzendaria Miguel Ángel D. Sevillano da.

Lekua:  Harrobia Lanbide Ikastola. Harrobi Plaza 4. 48003 Bilbao – BIZKAIA eta oline

 INFORMAZIOA eskaintzen dizuegu (formuntzan sartu ahal izateko estekak bidaliko ditugu)

Formakuntza honetan sartu ahal izateko hainbat aholku:

  • Beharrezkoa da bolumena eta bideo kamera dituen ordenagailu bat izatea.
  • WIFI sare edo Interneterako konexio ona izatea interesgarria litzateke, konexioa eten edo gal ez dezazuen. Norbaitek ordenagailurako bere mugikorreko WIFI-a erabiltzea erabakitzen badu, jakin ezazue deiren bat izanez gero konexioa eten egingo dela. Beraz, deien sarrera desaktibatu beharko zenukete eta agian beste aldaketa batzuk egin ere bai.
  • Behean agertzen zaizkizuen esteketatik (urdinez )zuzenean sartu ahal izango zarete formakuntzara eta momentu txiki batean Zoom-en miniprograma bat deskargatu, hala ere, Zoom aldez aurretik deskargatzea aholkatzen dizuegu, horrela errazagoa izango baita. Esteka hau jartzen dizuegu deskargatu ahal izateko. https://zoom.us/support/download
  • Portatila erabili behar baduzue, kargatu ahal izateko kablea eskura izatea kontutan izan, ordu dexente izango baitira.
  • Zoom programan nola sartu eta erabileraren inguruko tutorial baten esteka bidaltzen dizuegu, pixkanaka programa ezagutzen joan zaitezten. Ezagutzen ez baduzue ikusi mesedez. (Bideo honetan aldez aurretik deskargatu gabe Zoom-en nola sartu azaltzen du, hala ere, aurrez deskargatzea nahiago nuke azkarragoa eta seguruagoa izateko).
  • NOLA SARTU ZOOM-EN ETAB.
  • Formakuntzara sartzeko plataforman sartzen zaretean, “SALA DE ESPERA”-n zaudetela esango dizue agian. Gu joango gara formakuntzan sartzeko baimena ematen. Une beran asko sartzen bazarete posible da denbora pixka bat behar izatea.
  • Konektatuta zaudetela zerbaitek huts egiten badu edo konexioa galtzen baduzue, esteka berarekin berriz sartzeko aukera duzue eta guk berriz sartzeko baimena emango dizuegu.
  • Datuak babesteari buruzko Europako araudiaren arabera, guztiz debekatuta dago erabiliko diren haurren bideoak grabatzea.

Egutegia

    • EUSKARA EGUTEGIA BIANUAL 2024 2025 PEI (1)
    • Hasiera-data: 2024 ko urtarrila.
    • Amaiera- data: 2025 eko abendua.
    • Praktika autonomoaren gainbegiratzeak bigarren urtean egingo dira, aurretik ezarritako ordutegi batean.
    • Gainerako prestakuntza asteburuetan emango da: asteburu bat edo 2 hilean.
    • Salbuespenez, lehen heziketa-zikloko lehen hiruhilekoan, ikasleek zenbait
      zentrotara joan beharko dute eskola-orduetan psikomotrizitate praktika saioak ikustera. Ikastetxeko irakasleek dinamizatutako zuzeneko behaketak dira,behatutako saioaren inguruko eztabaidarekin. Lan-ordutegi-arazoak direla-eta egoera berezietan, mintegi hau BIDEO AZTERKETA formatuan egin daiteke eskolaz kanpoko orduetan.

    .

(PEI-EIP Eskolak prestakuntzaren data eta lekua aldatzeko eskubidea du, sortzen diren beharrei ahalik eta ondoen egokitzeko xedez)

Prestakuntzaren ETCS Kredituak.

BI URTEKO IKASTURTEA, GUZTIRA: 70 kredituak. (Derrigorrezko kreditu presentzialak).

BI URTEKO IKASTAROAREN MODULUAK. 1. IKASTURTEA

  • Garapen psikomotorra I/Adierazkortasun motorra: 5 kredituak.
  • Garapen psikomotorra II/Adierazkortasun motorra: 10 kredituak.
  • Prestakuntza pertsonala I: 10 kredituak.
  • Behaketa Mintegiak: 5 kredituak.

GUZTIRA: 30 kredituak.

BI URTEKO IKASTAROAREN MODULUAK. 2. IKASTURTEA

  • Garapen psikomotorra III/Adierazkortasun motorra: 5
  • Garapen psikomotorra IV/Adierazkortasun motorra: 10
  • Prestakuntza pertsonala II: 10
  • Practicum/gainbegiratze-tutoretza: 15

GUZTIRA: 40 kredituak

Helburuak eta edukiak

Prestakuntza honen helburua da konpetentzia profesionalak garatzen laguntzea hezkuntza, haurtzaro eta arreta goiztiarraren alorretan.

Prestakuntza bi urte naturaletan dago banatuta. Hala, lehenengo urtea TALDE HANDIKO praktika psikomotor hezigarrira dago zuzenduta; bigarrena, berriz, LAGUNTZA-TALDE TXIKIKO praktika psikomotorrera dago zuzenduta, horren bidez heldutasun psikologikoa bultzatzeko, orientazio terapeutikoarekin.

Hiru ardatz ditu:

Prestakuntza pertsonala Prestakuntza teorikoa Prestakuntza praktikoa

Helburua da pertsonei euren buruari buruzko hausnarketa- eta autokontzientzia-ibilbide bat ahalbidetzea eta euren heltze-prozesu psikologikoan laguntzea, erresonantzia toniko-emozionaletarantz orientatuz, enpatia toniko-emozionala eskuratzeaz batera. Gorputzaren bidezko prestakuntza bat da, horren bitartez berreskuratzeko nolabait ahaztuta zegoen sentsorialtasun motorra; prestakuntza horretan, helduak bere biografia berregunertzen du eta adierazkortasun somatikoaren bidez azaltzen du, eta baita produkzioen bidez (espazialak, denborazkoak, objektuekin) eta errepresentazioen bidez (idazketa, pintura, modelaketa) ere.

Pertsona bakoitzak taldearen sostenguarekin egiten du aldaketa-ibilbide pertsonal hori, hots, bere burua berriz deskubritzeko ibilbide pertsonal hori. Horrek jarrera-sistema bat eta pertsonarengan integratutako teknikotasun bat sortzen ditu, eta hori lagungarria da haurrekin erlazionatzeko gaitasun gero eta handiagoa eskuratzeko, ezaugarri hauekin: disponibilitatea eta entzute-kalitatea, urrun/hurbil egotea, eta gorputzezko eta ahozko egokitzapen etengabea haurrekiko elkarreraginean.

Historikoki eta zientifikoki haurrengan banan-banan behatu izan diren planoei (afektibitatea, motrizitatea eta kognizioa) heltzen dien esku-hartze eredu bat proposatzen dugu. Horretarako, dualismo tradizionala gainditzen duen eta aipatutako hiru planoak elkarrekin lotzen dituen metodologia bat behar da.

Praktika Psikomotorrak haurrari buruzko ikusmolde posibilista eta integral bat du, eta emozioak adierazteko duen forma berezia bide motorra da; horrek ahalbidetzen du ekintzatik pentsamendura eboluzionatzen duen heltze-ibilbide bat. Hezkuntza-proiektu batekin bat datorren ibilbide bat da, hiru helburu hauek dituena: komunikatzea, sortzea eta pentsatzea. Txiki-txikitatik, haurren ekintza eta esperimentazioa, ondo lagunduta badaude, ezinbesteko baldintzak dira deszentraziora, sinbolizaziora eta pentsaera operatoriora iristeko.

Saioaren dispositiboa -beraren denbora eta espazioekin-, fase bakoitzaren edukia, materialak eta psikomotrizistaren jarrera-sistema aztertzeak erraztu eta orientatzen ditu praktika psikomotorraren gakoak, ikuspegia eta erreferentzia teorikoen esparrua.

“Lekuan bertan” egiten den prestakuntza bat da; izan ere, prestakuntza pertsonala eta teoria gorpuztu egiten dira eta, hain zuzen ere, “haurrekiko praktika psikomotor” bihurtzen dira.

Lehenengo urtean, praktikak haurrekin egindako psikomotrizitate-saioen behaketetatik elikatzen dira, eta baita horren ostean ikasleekin egiten diren solasaldietatik ere. Bigarren urtean, berriz, ikasleek praktika autonomo bat egiten dute, talde propio batekin, psikomotrizitate-gela batean, irakasle tutore batek gainbegiratuta. Eskola saiatuko da prestakuntza praktikoaren formatua ikasleen lan-zirkunstantzia konkretuetara egokitzen.

Irakasleak

Bernard Aucouturier(Zuzendaritza Zientifikoa) Praktika Psikomotorraren Sortzailea, Nazioarteko Aucouturier Eskolaren (EIA) Sortzailea.
Miguel Ángel D. Sevillano(EIA Formatzailea) Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea, Gorputz Hezkuntzan Lizentziatua eta Psikomotrizista.
Sonia Compostella(EIA Formatzailea) Terapeuta psikomotorra. EIAko etorkizuneko formatzaileen prestakuntza-ikastaroko formatzailea. ARFAP-Associazione per la Ricerca e la Formazione all’Aiuto Psicomotorio elkartearen presidentea eta sortzailea. Bassano del Grappa (Italia).
Lorella MorattoEIA Formatzailea-Psikomotrizista (Specialista PPA e Formatrice PPA).
Roger Dodemont(EIA Formatzailea) Terapeuta psikomotorra, adin txikikoentzako hezkuntza- eta terapia-arretan espezializatua. Europako Psikomotrizitate Foroaren Sortzailea.
Yolanda Mena.(EIA Formatzailea) Irakaslea, psikopedagogoa, psikomotrizista eta musikoterapeuta.
Teresa MartínezIrakaslea eta psikomotrizista.
Begoña Ruiz IbañezPsikologoa, Gizarte-hezitzailea eta Psikomotrizista.
Francis ElizaldeTerapeuta eta Gestalt formatzailea.
Ana María GómezIrakaslea eta psikomotrizista, Pedagogia Sistemikoan aditua.
José Miguel Castro ÁlvarezIrakaslea.
Vega MartínIrakaslea.
Mauro PolaccoMauro Polaco haur-neuropsikiatrian espezializatutako medikua eta eboluzio-adinaren psikoterapeuta da.

Prestakuntzaren ebaluazioa

Ebaluazioaren abiapuntua ikasleen gaitasunen garapenaren balorazioa izango da. Horretarako, lanak eta Amaierako Txostena aurkeztu beharko dira. Ikastaro presentzial bat da, eta, hortaz, bertaratzea DERRIGORREZKOA da. Dena dela, behar izanez gero huts egin daiteke saioetara, behar den bezala justifikatutako arrazoi laboral eta/edo pertsonalengatik.

Ikastaro hau gainditzen duten ikasleek Psikomotrizitate-praktika Hezigarrian eta Talde Txikiko Psikomotrizitate-laguntzan Espezializatzeko Ikastaroa garatu dutela frogatzen duen Egiaztagiri bat jasoko dute. Egiaztagiria Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionalak emango du, eta Nazioarteko Aucouturier Eskolaren (EIA) aitortza izango du.

Ikastarora sartzeko baldintzak

Eskatutako titulazio akademikoa: Diplomatura/Lizentziatura/Gradua/Heziketa Zikloak, diziplina hauetakoak: Irakasle Eskola, Haur Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Gorputz Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Animazio Soziokulturala, Psikologia, Pedagogia, Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia…

Izen-ematea eta matrikula adierazitako helbide eta epeetan aurkeztu behar dira.

Bestelako titulazioak edo egoerak dituzten eskarien kasuan, Eskolak ikasleen onarpena aztertuko du, prestakuntza-ibilbidea egiteko erakusten duten interesa eta haien motibazio pertsonala eta/edo profesionala baloratuz.

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Izen-emateak

Izena emateko azken eguna: 2024 ko abenduak 01.

Ikastaroaren matrikulak 450 €  balio du urte bakoitzean. Horrez gain, urte bakoitzean 1.550 € ordaindu behar dira.

Hobariak

Izen-ematea eta matrikularen ordainketa 2023 ko ekainaren 30a baino lehen egiten dituzten pertsonek % 5eko deskontua izango dute urte bakoitzeko ikasturtearen ordainketan.(Deskontua lortzeko, beharrezkoa da online izen-ematea eta ordainketa –biak- egitea horretarako adierazitako epearen barruan) 

Bi pertsona edo gehiago inskribatzen dituzten erakunde edo zentroen kasuan, pertsona horiei % 5eko deskontua egingo zaie urte bakoitzeko ikastaroaren ordainketan.

Izen-ematea egiteko, ezinbestekoa da bi urrats aldi berean egitea (izen-ematea ez dago formalizatuta bi urratsak eginda egon arte):

Matrikula heziketak

  1. Izen-ematea online egitea.

  2. Lehen urteko matrikula ordaintzea eta ordainagiria, kurrikulum eta oraingo argazki bat eskaneatuta bidaltzea helbide honetara: gestioncentralpei@gmail.com

    OSO GARRANTZITSUA: Bankuaren ordainagirian ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira.

    Kutxabank kontu-zenbakia: IBAN ES72 2095 0119 90 91 12077566

Oharra: Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko baja ez bada jakinarazten izena emateko azken eguna baino 25 egun lehenago. Antolatzaileek badute eskubidea ikastaroa bertan behera uzteko, matrikula nahikorik ez balego. Horrelakoetan, aldez aurretik jakinaraziko da eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko da.

Informazio Pertsonala

Ikasleentzako arreta

Harrobia Lanbide Ikastola
Harrobi plaza 4
48003 Bilbao – BIZKAIA

Arreta posta elektronikoaren bidezkoa.

E-mail: gestioncentralpei@gmail.com

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© ESCV Psicomotricidad • Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
2024 URTEKO IKASTAROA FORMAKUNTZA IRAUNKORRA 2023
Scroll to top