Egutegia
-
- EUSKARA BIANUAL EGUTEGIA 2025 2026 PEI (1)
- Hasiera-data: 2025 ko urtarrila.
- Amaiera- data: 2026 eko abendua.
- Praktika autonomoaren gainbegiratzeak bigarren urtean egingo dira, aurretik ezarritako ordutegi batean.
- Gainerako prestakuntza asteburuetan emango da: asteburu bat edo 2 hilean.
- Salbuespenez, lehen heziketa-zikloko lehen hiruhilekoan, ikasleek zenbait
zentrotara joan beharko dute eskola-orduetan psikomotrizitate praktika saioak ikustera. Ikastetxeko irakasleek dinamizatutako zuzeneko behaketak dira,behatutako saioaren inguruko eztabaidarekin. Lan-ordutegi-arazoak direla-eta egoera berezietan, mintegi hau BIDEO AZTERKETA formatuan egin daiteke eskolaz kanpoko orduetan.
.
(PEI-EIP Eskolak prestakuntzaren data eta lekua aldatzeko eskubidea du, sortzen diren beharrei ahalik eta ondoen egokitzeko xedez)
Prestakuntzaren ETCS Kredituak.
BI URTEKO IKASTURTEA, GUZTIRA: 70 kredituak. (Derrigorrezko kreditu presentzialak).
BI URTEKO IKASTAROAREN MODULUAK. 1. IKASTURTEA
- Garapen psikomotorra I/Adierazkortasun motorra: 5 kredituak.
- Garapen psikomotorra II/Adierazkortasun motorra: 10 kredituak.
- Prestakuntza pertsonala I: 10 kredituak.
- Behaketa Mintegiak: 5 kredituak.
GUZTIRA: 30 kredituak.
BI URTEKO IKASTAROAREN MODULUAK. 2. IKASTURTEA
- Garapen psikomotorra III/Adierazkortasun motorra: 5
- Garapen psikomotorra IV/Adierazkortasun motorra: 10
- Prestakuntza pertsonala II: 10
- Practicum/gainbegiratze-tutoretza: 15
GUZTIRA: 40 kredituak
Helburuak eta edukiak
Prestakuntza honen helburua da konpetentzia profesionalak garatzen laguntzea hezkuntza, haurtzaro eta arreta goiztiarraren alorretan.
Prestakuntza bi urte naturaletan dago banatuta. Hala, lehenengo urtea TALDE HANDIKO praktika psikomotor hezigarrira dago zuzenduta; bigarrena, berriz, LAGUNTZA-TALDE TXIKIKO praktika psikomotorrera dago zuzenduta, horren bidez heldutasun psikologikoa bultzatzeko, orientazio terapeutikoarekin.
Hiru ardatz ditu:
Irakasleak
Prestakuntzaren ebaluazioa
Ebaluazioaren abiapuntua ikasleen gaitasunen garapenaren balorazioa izango da. Horretarako, lanak eta Amaierako Txostena aurkeztu beharko dira. Ikastaro presentzial bat da, eta, hortaz, bertaratzea DERRIGORREZKOA da. Dena dela, behar izanez gero huts egin daiteke saioetara, behar den bezala justifikatutako arrazoi laboral eta/edo pertsonalengatik.
Ikastaro hau gainditzen duten ikasleek Psikomotrizitate-praktika Hezigarrian eta Talde Txikiko Psikomotrizitate-laguntzan Espezializatzeko Ikastaroa garatu dutela frogatzen duen Egiaztagiri bat jasoko dute. Egiaztagiria Psikomotrizitate Praktikako Eskola Internazionalak emango du, eta Nazioarteko Aucouturier Eskolaren (EIA) aitortza izango du.
Ikastarora sartzeko baldintzak
Eskatutako titulazio akademikoa: Diplomatura/Lizentziatura/Gradua/Heziketa Zikloak, diziplina hauetakoak: Irakasle Eskola, Haur Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, Gorputz Hezkuntza, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Animazio Soziokulturala, Psikologia, Pedagogia, Medikuntza, Erizaintza, Fisioterapia…
Izen-ematea eta matrikula adierazitako helbide eta epeetan aurkeztu behar dira.
Bestelako titulazioak edo egoerak dituzten eskarien kasuan, Eskolak ikasleen onarpena aztertuko du, prestakuntza-ibilbidea egiteko erakusten duten interesa eta haien motibazio pertsonala eta/edo profesionala baloratuz.
Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak
Izen-emateak
Izena emateko azken eguna: 2024 ko abenduak 01.
Ikastaroaren matrikulak 470 € balio du urte bakoitzean. Horrez gain, urte bakoitzean 1.570 € ordaindu behar dira.
Hobariak
Izen-ematea eta matrikularen ordainketa 2024 ko ekainaren 30a baino lehen egiten dituzten pertsonek % 5eko deskontua izango dute urte bakoitzeko ikasturtearen ordainketan.(Deskontua lortzeko, beharrezkoa da online izen-ematea eta ordainketa –biak- egitea horretarako adierazitako epearen barruan)
Bi pertsona edo gehiago inskribatzen dituzten erakunde edo zentroen kasuan, pertsona horiei % 5eko deskontua egingo zaie urte bakoitzeko ikastaroaren ordainketan.
Izen-ematea egiteko, ezinbestekoa da bi urrats aldi berean egitea (izen-ematea ez dago formalizatuta bi urratsak eginda egon arte):
Matrikula heziketak
-
Izen-ematea online egitea.
-
Lehen urteko matrikula ordaintzea eta ordainagiria, kurrikulum eta oraingo argazki bat eskaneatuta bidaltzea helbide honetara: gestioncentralpei@gmail.com
OSO GARRANTZITSUA: Bankuaren ordainagirian ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira.
Kutxabank kontu-zenbakia: IBAN ES72 2095 0119 90 91 12077566
Oharra: Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko baja ez bada jakinarazten izena emateko azken eguna baino 25 egun lehenago. Antolatzaileek badute eskubidea ikastaroa bertan behera uzteko, matrikula nahikorik ez balego. Horrelakoetan, aldez aurretik jakinaraziko da eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko da.
Ikasleentzako arreta
Harrobia Lanbide Ikastola
Harrobi plaza 4
48003 Bilbao – BIZKAIA
Arreta posta elektronikoaren bidezkoa.
E-mail: gestioncentralpei@gmail.com

