• Facebook
  • Youtube
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Pertsonak
  • Prestakuntza
  • Berriak
  • Harremana
  • Menu
  • Formakuntza mintegia
  • Mauro Polacco
  • Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Mauro Polaccoren mintegia

DATAK 2024 KO APIRILAREN 2-3. Laguntzaren harremana psikomotrizitate praktikan eta neurozientzian. -harremana praktika psikomotorrean eta neurozientzietan.

HEZKUNTZA ZUZENDARITZAREN 2022KO OTSAILAREN 4AN  EBAZPENAREN BIDEZ HOMOLOGATUA 2168908011 KODEAREKIN.

2022eko apirilaren 2 eta 3ean, MAURO POLACCO mediku neuropsikiatra mintegi bat ematen arituko da gure eskolan, “Psikomotrizitate-praktikarako laguntza-harremana eta neurozientziak” izenekoa.

Mintegi honetan, Mauro Polacco irakasleak gai hauei buruz dituen teoriak aurkeztuko ditu:

  1. Enpatia ezagutza-tresna gisa.
  2. Kontzientzia
  3. Oroimena
  4. Espezifikotasun hemisferikoa
  5. Psikoterapia eta psikoterapeutikoa.
  6. Kontratransferraren alderdi batzuk.
  7. Winnicott
  8. Psikomotrizitatea eta Aucouturier praktika psikomotrra

Pertsonak izen-ematearen ordena zorrotzean onartu dira.

ORDUTEGIA:  Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00. Igandea: 10:00 – 14:00.

LEKUA:ONLINE

Ikasle agurgarriak: erabiliko dugun Zoom Plataformaren inguruko INFORMAZIOA eskaintzen dizuegu (formuntzan sartu ahal izateko estekak bidaliko ditugu)

Formakuntza honetan sartu ahal izateko hainbat aholku:

  • Beharrezkoa da bolumena eta bideo kamera dituen ordenagailu bat izatea.
  • WIFI sare edo Interneterako konexio ona izatea interesgarria litzateke, konexioa eten edo gal ez dezazuen. Norbaitek ordenagailurako bere mugikorreko WIFI-a erabiltzea erabakitzen badu, jakin ezazue deiren bat izanez gero konexioa eten egingo dela. Beraz, deien sarrera desaktibatu beharko zenukete eta agian beste aldaketa batzuk egin ere bai.
  • Behean agertzen zaizkizuen esteketatik (urdinez )zuzenean sartu ahal izango zarete formakuntzara eta momentu txiki batean Zoom-en miniprograma bat deskargatu, hala ere, Zoom aldez aurretik deskargatzea aholkatzen dizuegu, horrela errazagoa izango baita. Esteka hau jartzen dizuegu deskargatu ahal izateko. https://zoom.us/support/download
  • Portatila erabili behar baduzue, kargatu ahal izateko kablea eskura izatea kontutan izan, ordu dexente izango baitira.
  • Zoom programan nola sartu eta erabileraren inguruko tutorial baten esteka bidaltzen dizuegu, pixkanaka programa ezagutzen joan zaitezten. Ezagutzen ez baduzue ikusi mesedez. (Bideo honetan aldez aurretik deskargatu gabe Zoom-en nola sartu azaltzen du, hala ere, aurrez deskargatzea nahiago nuke azkarragoa eta seguruagoa izateko).
  • NOLA SARTU ZOOM-EN ETAB.
  • Formakuntzara sartzeko plataforman sartzen zaretean, “SALA DE ESPERA”-n zaudetela esango dizue agian. Gu joango gara formakuntzan sartzeko baimena ematen. Une beran asko sartzen bazarete posible da denbora pixka bat behar izatea.
  • Konektatuta zaudetela zerbaitek huts egiten badu edo konexioa galtzen baduzue, esteka berarekin berriz sartzeko aukera duzue eta guk berriz sartzeko baimena emango dizuegu.
  • Datuak babesteari buruzko Europako araudiaren arabera, guztiz debekatuta dago erabiliko diren haurren bideoak grabatzea.

Mauro Polacco

Neuropsikiatra medikua

Mauro Polaco haur-neuropsikiatrian espezializatutako medikua eta eboluzio-adinaren psikoterapeuta da.

Venetoko  ULSS 7KO Ama  eta Haur Sektorearen arduraduna da. Hainbat urtez, psikiatriaren alorreko diagnostiko eta terapian aritu da haur, nerabe eta heldu gazteekin.

Bassano del Grappako Eremu Psikomotorreko Ikerketa eta Formakuntzarako Elkartearen Batzorde Zientifikoko kidea da. Artikulu eta argitalpen ugariren egilea da, eta baita “Psicoterapia: casi sin palabras (2015) liburuarena ere.

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Izen-ematea 130 €

Hobariak

Ikasleak eta langabeak:  80 €. Egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da.

Bilboko PEI-EIP eta EIA eskoletako ikasle ohiak:  80 €

2020ko abenduaren 31 baino lehen egindako izen-emate guztien prezioa 100 € izango dira. (Ezinbestekoa da izen-ematea online eginda izatea, eta baita ordainketa ere –biak-, deskontua lortzeko adierazitako denbora-tartearen barnean)

Matrikularako jarraibideak

  1. Izen-ematea online egitea (honi atxikitako formularioa).
  2. Mintegiaren prezioa ordaintzea Kutxabanken kontu honetan:
    IBAN: ES72 2095 0119 90 91 12077566
    KONTZEPTUA atalean ikaslearen Izena eta Abizenak jarri behar dira.
  3. Ordainagiria eskaneatuta bidaltzea email honetara: gestioncentralpei@gmail.com

Dokumentazio guztia jasota dagoenean, Bilboko PEI EIP eskolak matrikularen berrespena bidaliko du emailez.

Oharra:  Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko baja ez bada jakinarazten mintegia hasi baino hilabete bat lehenago.

Informazio Pertsonala

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© ESCV Psicomotricidad • Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
2024 BERNARD AUCOUTURIER MINTEGIA ” Hezkuntza psikomotore praktikaren bilakaera...
Scroll to top