• Facebook
  • Youtube
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Pertsonak
  • Prestakuntza
  • Berriak
  • Harremana
  • Menu
  • Formakuntza mintegia:
  • Bernard Aucouturier
  • Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Formakuntza mintegia: Bernard Aucouturier

ZALANTZEN MINTEGIA BERNARD AUCOUTURERREKIN 2024

ZALANTZEN MINTEGIA BERNARD AUCOUTURERREKIN 2024

AZAROAREN 9 eta 10an,  praktika psikomotorarren sortzaile Bernard Aucouturier Bilbon izango da Zalantzen Mintegia eskaintzen.

Mintegia hau formatu tradizionalean aurkezten da. Bernard Aucouturier irakasleak bere teoria aurkezten du, eta gero galdera eta erantzunen truke bat egiten da, zalantza moduan planteatuta.

ORDUTEGIA: Larunbata: 10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00.  Igandea: 10:00 – 14:00.

LEKUA: ONLINE

Ikasle agurgarriak: erabiliko dugun Zoom Plataformaren inguruko INFORMAZIOA eskaintzen dizuegu (formuntzan sartu ahal izateko estekak bidaliko ditugu)

Formakuntza honetan sartu ahal izateko hainbat aholku:

  • Beharrezkoa da bolumena eta bideo kamera dituen ordenagailu bat izatea.
  • WIFI sare edo Interneterako konexio ona izatea interesgarria litzateke, konexioa eten edo gal ez dezazuen. Norbaitek ordenagailurako bere mugikorreko WIFI-a erabiltzea erabakitzen badu, jakin ezazue deiren bat izanez gero konexioa eten egingo dela. Beraz, deien sarrera desaktibatu beharko zenukete eta agian beste aldaketa batzuk egin ere bai.
  • Behean agertzen zaizkizuen esteketatik (urdinez )zuzenean sartu ahal izango zarete formakuntzara eta momentu txiki batean Zoom-en miniprograma bat deskargatu, hala ere, Zoom aldez aurretik deskargatzea aholkatzen dizuegu, horrela errazagoa izango baita. Esteka hau jartzen dizuegu deskargatu ahal izateko. https://zoom.us/support/download
  • Portatila erabili behar baduzue, kargatu ahal izateko kablea eskura izatea kontutan izan, ordu dexente izango baitira.
  • Zoom programan nola sartu eta erabileraren inguruko tutorial baten esteka bidaltzen dizuegu, pixkanaka programa ezagutzen joan zaitezten. Ezagutzen ez baduzue ikusi mesedez. (Bideo honetan aldez aurretik deskargatu gabe Zoom-en nola sartu azaltzen du, hala ere, aurrez deskargatzea nahiago nuke azkarragoa eta seguruagoa izateko).
  • NOLA SARTU ZOOM-EN ETAB.
  • Formakuntzara sartzeko plataforman sartzen zaretean, “SALA DE ESPERA”-n zaudetela esango dizue agian. Gu joango gara formakuntzan sartzeko baimena ematen. Une beran asko sartzen bazarete posible da denbora pixka bat behar izatea.
  • Konektatuta zaudetela zerbaitek huts egiten badu edo konexioa galtzen baduzue, esteka berarekin berriz sartzeko aukera duzue eta guk berriz sartzeko baimena emango dizuegu.
  • Datuak babesteari buruzko Europako araudiaren arabera, guztiz debekatuta dago erabiliko diren haurren bideoak grabatzea.

Bernard Aucouturier

Zuzendari zientifikoa

Aucouturier Praktika Psikomotorraren sortzailea. EIAren sortzailea (Nazioarteko Aucouturier Eskola), eta hori baino lehen ASEFOP elkartearena (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea). Praktika psikomotorraren arloko prestakuntza-zentro batzuen Zuzendari Zientifikoa eta Gainbegiralea, nazioarteko mailan.

Praktika Psikomotorraren eta Haurrentzako Laguntzaren inguruko artikulu, liburu eta obra ugariren egilea eta egilekidea, hala nola: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”, Aucouturier metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra, “L’enfant terrible: qué hacer con el niño difícil en el escuela?”, “Miedo a todo, miedo a nada “, “Por qué se mueven tanto los niños?”, “Simbología del Movimiento” “Reeducación y Terapia Psicomotriz  ” “Bruno”, “Los contrastes y el descubrimiento de las nociones fundamentales “…

Medikuntzako Akademia nazionalaren saria jaso zuen, eta bere tesiagatik Belgikako Gazteria eta Kirol Ministerioaren saria ere bai.

Cuyoko Unibertsitateak (Mendoza hiria, Argentina) Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.

Ekintzan/Gogoetan oinarritutako praktika-eredu propioaren sortzailea da, Frantziako Tourseko psikomotrizitate-gelan hainbat urtez haurrekin izandako hezkuntza- eta terapia-esperientzietatik abiatuta.

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

IZEN-EMATEA ETA ORDAINTZEKO  BALDINTZAK   

140 €

Hobariak

Ikasleak eta langabeak: 80 € Egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da.

Bilboko PEI-EIP eta EIA eskoletako ikasle ohiak: 80 €

Mintegia hasi baino bi hilabete lehenago egindako izen-emate guztiek % 10eko deskontua izango dute. (Deskontua lortzeko, ezinbestekoa da izen-ematea online eginda izatea, eta baita ordainketa ere –biak-, deskontua lortzeko adierazitako denbora-tartearen barnean)

Mintegira etorri nahi duzuenok 3 pertsona edo gehiago izanez gero, tarifa berezi bat eskaintzen dugu 3 partaide edo gehiago dituzten taldeentzat. 110 € pertsona bakoitzeko.

Izen-ematea formalizatzeko, ezinbestekoa da matrikulatzeko jarraibideak aldi berean betetzea (izen-ematea ez dago formalizatuta hiru urratsak egin arte).

Informazio Pertsonala

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© ESCV Psicomotricidad • Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
2024 BERNARD AUCOUTURIER MINTEGIA ” Hezkuntza psikomotore praktikaren bilakaera... juego niño 2025 URTEKO IKASTAROA
Scroll to top