Pribatutasun politika
Pribatutasun Politika honen helburua da jakinaraztea nola tratatzen diren zure datu pertsonalak gure webgunetik nabigatzen duzunean edo bertan sartutako zerbitzuak erabiltzen dituzunean; era horretan, askatasunez erabaki ahal izango duzu ea datu pertsonal horiek eman nahi dituzun, dokumentu honetan jasotako helburuetarako.
1. Nor arduratzen da eskatzen zaizkidan datu pertsonalez?
Jakinarazten dizugu eskatzen dizkizugun datu pertsonalen erantzukizuna duen erakundea honako hau dela:
Bilboko PEI EIP Eskola
IFZ/IFK: G01489889
Sozietate-helbidea: Luis Iruarrizaga, 7 – 6. B
Helbide elektronikoa: gestioncentralpei@gmail.com
2. Zertarako tratatuko dira nire datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak helburu hauetarako erabiliko dira:
– Zure eskaria atenditzea.
– Gure produktu edo zerbitzuren bat kontratatzen baduzu, zure datu pertsonalak horien kudeaketa eta fakturaziorako erabiliko ditugu.
– Zure curriculum vitaea bidaltzen badiguzu, kontsideratzen dugu behin betiko gorde dezagun nahi duzula, egin genitzakeen aukeraketa-prozesuetan parte hartu ahal izan dezazun; nolanahi ere, zure datuak ezabatzeko eska dezakezu edozein unetan.
– Zure kontaktu-datuak gordeko ditugu gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuez aldizka informatzeko, bai gureei buruz eta bai hirugarrenenei buruz.
– Zure zaletasun eta lehentasunak ezagutzea, gure produktu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko.
– Gure webgunean nabigatzeko erabiltzen duzun IP helbidea eta zure kontsumo-ohiturak erregistratzea, gure marketin-ekintzak kudeatzeari begira.
– Cookieak erabiltzen ditugu eskainitako zerbitzuak hobetu eta pertsonalizatzeko eta nabigazioa errazteko.
3. Merkataritzako komunikazioak
Zure datu pertsonalak gure erregistrorako formulario batean emateak esan nahi du berariazko baimena ematen diguzula geure informazioa edo hirugarrenen informazioa bidaltzeko, zure interesekoa izan daitekeela uste dugunean. Informazio horren bidalketa gure negozioaren funtsezko atal bat da, eta, hortaz, gure produktu edo zerbitzuren baten kontratazioarekin dago lotuta.
Hala eta guztiz ere, gogoratzen dizugu une orotan ager zaitezkeela, dohainik, komunikazio horien bidalketaren kontra; horretarako, mezu elektroniko bat bidali behar duzu dokumentu honetako lehenengo puntuan adierazitako helbidera.
4. Zenbat denboraz gordeko dira nire datu pertsonalak?
Zure datu pertsonalak gordeko dira kontratatutako zerbitzu edo produktua betetzeko beharrezkoa den denboraz soilik. Zerbitzua eta/edo eskuratutako produktuen gaineko bermea bukatuta, zure datuak bost urtez gordeko ditugu, horixe baita erantzukizun zibil edo merkantilen preskripzio-epe estandarra. Hala eta guztiz ere, jakitun egon behar duzu kontserbazio-epe horiek luzatu egin litezkeela legeak aldatzen badira edo zigor-erantzukizunik antzematen bada. Kontratutik ondorioztatzen diren erantzukizunen preskripzio-epea amaitzen denean, zure datu pertsonal guztiak suntsituko ditugu.
Zure kontaktu-datuak behin betiko gorde nahi ditugu, gure ustez zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuez aldizka informatzeko, bai gureei buruz eta bai hirugarrenenei buruz. Ez baduzu nahi merkataritzako informaziorik jaso, ez gurea ez hirugarrenena, horren aurka ager zaitezke eta helbide honetan jakinarazi: gestioncentralpei@gmail.com
5. Zer datu eman behar ditut?
Asterisko batez markatuta eskatzen diren datu pertsonal guztiak ezinbestekoak dira gure produktuak eta/edo zerbitzuak eskuratzeko edo kontratatzeko. Derrigorrezko datu horietarakoren bat ematen ez baduzu, ezin izango zaitugu atenditu.
6. Hirugarrenei lagako zaizkie nire datu pertsonalak?
Ez, zure datuak ez zaizkie hirugarrenei lagatzen, salbu eta ezinbestekoa bada eskatutako zerbitzuak betetzeko.
7. Zure eskubideak
– Zure datu pertsonalak ikusteko eskubidea duzu.
– Datuak zuzendu edo ezabatu daitezela eskatzeko eskubidea duzu.
– Zure baimena baliogabetu dezakezu.
– Zure tratamendua mugatu dadila eska dezakezu.
– Zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka agertzeko eskubidea duzu.
– Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea duzu. Eskubide horietako edozein erabiltzeko, eskabide bat aurkeztu behar duzu fitxategiaren arduradunaren helbidean, hots, pribatutasun politika honen lehenengo puntuan ageri den helbidean. Zure eskubideei edo eskubideez baliatzeko formari buruzko informazio gehiagorik eskuratu nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo dezakezu (www.agpd.es).
8. Cookieak
Jakinarazten dizugu Bilboko PEI EIP Eskolak cookieak jarrita dituela bere sistemetan, helburu bakar batez: eskaintzen duen zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzea eta nabigazioa erraztea. Cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta ordenagailu batekin lotzen dira soilik, eta, hortaz, ez dute ahalbidetzean datu pertsonalik eskuratzea. Cookieak testu-artxibo txikiak dira, nabigatzaileak zure disko gogorrean gordetzen dituenak. Gure webgunetik nabigatzen duzunean, gure zerbitzariak cookiea ezagutu ahal izango du eta zure azken bisitan aukeratutako hizkuntzari buruzko informazioa eman. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieen erabilera; nolanahi ere, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu dezakezu, zure ordenagailuaren pantailak abisatu dezan cookien harreraz eta disko gogorrean instalatzen utzi ez diezaien.
9. Datuen kalitatea
Erabiltzaileak bermatzen du Bilboko PEI EIP Eskolari emandako datuak egiazkoak direla eta horien aldaketa guztiak jakinarazteko ardura hartzen du. Formularioak betetzean datu faltsuak, ez-zuzenak, osatugabeak edo eguneratu gabekoak sartzen badira eta horrek Bilboko PEI EIP Eskolari edo edozein hirugarreni zuzeneko edo zeharkako kalterik sortzen badio, horren erantzule bakarra Erabiltzailea izango da. Erabiltzaileak ez du sartu behar hirugarrenen datu pertsonalik haien berariazko baimena aurretik eskuratu gabe eta pribatutasun politika honetan ezarritakoaz informatu gabe; horrelakoetan, bera da datu horiek sartzearen erantzule bakarra.
10. Konfidentzialtasuna
Zure datu pertsonalak informazio konfidentzial gisa sailkatzen dira, eta, hortaz, datu horien tratamendu guztiak egingo dira sekreturik zorrotzena bermatuz hirugarrenen aurrean, eta haien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren segurtasun-neurriak aplikatuz.
11. Segurtasun neurriak
Bilboko PEI EIP Eskolak beharrezkoak diren neurriak hartu ditu datu pertsonalen aldaketa, galera eta baimendu gabeko tratamendu edo sarbidea eragozteko, une orotan ezagutuz teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta datuek izan ditzaketen arriskuak, dela giza ekintzagatik dela ingurune fisiko edo naturalagatik; nolanahi ere, Erabiltzaileak jakitun egon behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla gaindiezinak.
12. Baldintza partikularrak
Bilboko PEI EIP Eskolak betetzen dituen zerbitzu jakin batzuek baldintza partikularrak izan ditzakete, datu pertsonalen babesari buruzko aurreikuspen espezifikoekin, eta, hortaz, kasu bakoitzaren baldintza partikularrak izango dira aplikatzekoak. Baldintza partikularrek arautzen ez duten alderdi guztietan, pribatutasun politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira ordezkotasunez.
13. Adingabeak
18 urtetik beherako haur eta gazteei ohartarazten zaizue zeuen guraso edo tutoreen baimena behar duzuela datu pertsonalak emateko Bilboko PEI EIP Eskolaren webgunean.