• Facebook
  • Youtube
  • Español
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Pertsonak
  • Prestakuntza
  • Berriak
  • Harremana
  • Menu
  • Nortzuk Gara
  • Helburuak
  • Balioak

Nortzuk Gara

Bilboko PEI-EIP Psikomotrizitate Praktikako Eskola psikomotrizitatearen  EIA (École International Aucouturier) prestatzeko espainiar estatuan dagoen zentro bakarra alorrean esperientzia eta prestakuntza zabala dituen profesional talde batek eratutako erakunde bat da. Irakaskuntzak sortzen dien kezkak bultzatuta, profesional hauek euren ezagutzak, esperientziak eta praktika hori gauzatzeko forma konpartitu nahi dituzte, haurren garapena ulertzeko eta horretan laguntzeko aparteko forma gisa.

Helburuak

  • Psikomotrizitatearen eta praktika psikomotorraren dibulgazioa sustatzea, haurrei euren garapenean laguntzeko diziplina gisa.
  • Praktika psikomotorraren inguruko prestakuntza espezifiko eta integrala eskaintzea Eskolak antolatzen dituen prestakuntza-ekintzetan parte hartzen duten ikasleei.
  • Praktika psikomotorraren erreferentziazko prestakuntza-zentroa izatea, EIA (Nazioarteko Aucouturier Eskola) metodologiaren arabera, baita diziplina honen inguruko topaketa, gogoeta eta trukerako zentroa izatea ere, Europako eta nazioarteko beste pertsona, eskola edo erakunde batzuekin.

Balioak

Eskola honen eraketa eta jarduna gidatzen duten eta praktika psikomotrizitatean ere presentzia duten balioen artean, honako hauek aipatu ditzakegu:

  • kalitatezko formakuntza bilatzea, etengabeko ebaluazioarekin, hobekuntzak proposatuz eta ekimen berrien aurrean irekita egonda.
  • Prestakuntza ntegralaI proposatzen dugu, dimentsio personala, teorikoa eta praktikoa jasoz. Horri esker, ikasleak osoko ulermenetik barneratu dezake praktika psikomotorraren eredua. Integratutakoa bizitzea, lantzea eta esperimentatzea.
  • Gure nahia da Ikasleei laguntzea, entzutea eta haien motibazio, interes, desio eta zailtasunetara moldatzea, planteamendu posibilista eta malgu batetik.
  • Ikasleei egokitutako eta ondo landutako programa pedagogiko bat, proposatzen dugun eredura koherentziaz eta mailaz maila bideratua.
  • Ilusio, motibazio eta esperientzia handiko irakasle-talde bat. Psikomotrizitate, pedagogia, hezkuntza, psikologia eta beste diziplina batzuen profesional gisa aritzeaz gain, euren kezkak bultzatzen ditu konpartitu beharreko jakintza baten irakasle eta transmisore gisa jardutera.
  • sormena eta komunikazioa alderdi guztietan eta hainbat proposamenen bidez sustatzen dituen Eskola bat.
  • diziplinartekotasun eta dizipilina-aniztasunaren alde egitea, beste erakunde eta pertsona batzuekin lan egitea, eta errealitatea ikuspegi global batetik ulertzea.

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© ESCV Psicomotricidad • Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
Scroll to top