Bernard Aucouturier
Zuzendari zientifikoa
Aucouturier Praktika Psikomotorraren sortzailea. EIAren sortzailea (Nazioarteko Aucouturier Eskola), eta hori baino lehen ASEFOP elkartearena (Europako Praktika Psikomotorraren Prestakuntzarako Elkartea). Praktika psikomotorraren arloko prestakuntza-zentro batzuen Zuzendari Zientifikoa eta Gainbegiralea, nazioarteko mailan.
Praktika Psikomotorraren eta Haurrentzako Laguntzaren inguruko artikulu, liburu eta obra ugariren egilea eta egilekidea, hala nola: “Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz”, Aucouturier metodoa. Ekintza-fantasmak eta praktika psikomotorra, “L’enfant terrible: qué hacer con el niño difícil en el escuela?”, “Miedo a todo, miedo a nada “, “Por qué se mueven tanto los niños?”, “Simbología del Movimiento” “Reeducación y Terapia Psicomotriz ” “Bruno”, “Los contrastes y el descubrimiento de las nociones fundamentales ” …
Medikuntzako Akademia nazionalaren saria jaso zuen, eta bere tesiagatik Belgikako Gazteria eta Kirol Ministerioaren saria ere bai.
Cuyoko Unibertsitateak (Mendoza hiria, Argentina) Honoris Causa Doktorea izendatu zuen.
Ekintzan/Gogoetan oinarritutako praktika-eredu propioaren sortzailea da, Frantziako Tourseko psikomotrizitate-gelan hainbat urtez haurrekin izandako hezkuntza- eta terapia-esperientzietatik abiatuta.
Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak
IZEN-EMATEA ETA ORDAINTZEKO BALDINTZAK
145 €
Hobariak
Ikasleak, langabeak eta Bilboko PEI-EIP eskolako ikasle ohiak: 80 €. Egoera egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da.
Mintegia hasi baino bi hilabete lehenago egindako izen-emate guztiek % 10eko deskontua izango dute. (Deskontua lortzeko, ezinbestekoa da izen-ematea online eginda izatea, eta baita ordainketa ere –biak-, deskontua lortzeko adierazitako denbora-tartearen barnean)
Mintegira etorri nahi duzuenok 3 pertsona edo gehiago izanez gero, tarifa berezi bat eskaintzen dugu 3 partaide edo gehiago dituzten taldeentzat. 110 € pertsona bakoitzeko.
Izen-ematea formalizatzeko, ezinbestekoa da matrikulatzeko jarraibideak aldi berean betetzea (izen-ematea ez dago formalizatuta hiru urratsak egin arte).