• Facebook
  • Youtube
  • Euskera
  • Español Español Español es
  • Euskera Euskera Euskera eu
ESCV Psicomotricidad
  • Hasiera
  • Nortzuk gara
  • APP sortzailea
  • Pertsonak
  • Prestakuntza
  • Berriak
  • Harremana
  • Menu
  • Hasiera
  • Egutegia
  • ETCS kredituak
  • Irakasleak
  • Izen-ematea eta baldintzak
  • Ikasleentzako arreta

Psikomotrizitate-praktika hezigarrian eta talde txikiko psikomotrizitate-laguntzan (orientazio terapeutikoarekin) espezializatzeko ikastaroa 2025 urtea. (erdipresentziala- ikusi egutegia)

HOMOLOGAZIOA PROZESUAN  

Prestakuntza hau erreserbatuta dago EIA (École international Aucouturier) ildoan aurretiko prestakuntza izatea egiaztatu dezaketen pertsonentzat. Dokumentazioa aztertuko da eta interesatutako pertsonari erantzungo zaio.

Praktika psikomotorrerako (PPA) espezialistak EIAn (École International Aucouturier) prestatzeko espainiar estatuan dagoen zentro bakarra. Bernard Aucouturierren presentzia esklusiboa du, zuzendari zientifiko eta irakasle gisa. Berarekin batera, Sonia Compostella aritzen da irakasle gisa, eta zuzendaria Miguel Ángel D. Sevillano da.

Lekua:  Harrobia Lanbide Ikastola. Harrobi Plaza 4. 48003 Bilbao – BIZKAIA. eta ONLINE

Ikasle agurgarriak: erabiliko dugun Zoom Plataformaren inguruko INFORMAZIOA eskaintzen dizuegu (formuntzan sartu ahal izateko estekak bidaliko ditugu)

Formakuntza honetan sartu ahal izateko hainbat aholku:

  • Beharrezkoa da bolumena eta bideo kamera dituen ordenagailu bat izatea.
  • WIFI sare edo Interneterako konexio ona izatea interesgarria litzateke, konexioa eten edo gal ez dezazuen. Norbaitek ordenagailurako bere mugikorreko WIFI-a erabiltzea erabakitzen badu, jakin ezazue deiren bat izanez gero konexioa eten egingo dela. Beraz, deien sarrera desaktibatu beharko zenukete eta agian beste aldaketa batzuk egin ere bai.
  • Behean agertzen zaizkizuen esteketatik (urdinez )zuzenean sartu ahal izango zarete formakuntzara eta momentu txiki batean Zoom-en miniprograma bat deskargatu, hala ere, Zoom aldez aurretik deskargatzea aholkatzen dizuegu, horrela errazagoa izango baita. Esteka hau jartzen dizuegu deskargatu ahal izateko. https://zoom.us/support/download
  • Portatila erabili behar baduzue, kargatu ahal izateko kablea eskura izatea kontutan izan, ordu dexente izango baitira.
  • Zoom programan nola sartu eta erabileraren inguruko tutorial baten esteka bidaltzen dizuegu, pixkanaka programa ezagutzen joan zaitezten. Ezagutzen ez baduzue ikusi mesedez. (Bideo honetan aldez aurretik deskargatu gabe Zoom-en nola sartu azaltzen du, hala ere, aurrez deskargatzea nahiago nuke azkarragoa eta seguruagoa izateko).
  • NOLA SARTU ZOOM-EN ETAB.
  • Formakuntzara sartzeko plataforman sartzen zaretean, “SALA DE ESPERA”-n zaudetela esango dizue agian. Gu joango gara formakuntzan sartzeko baimena ematen. Une beran asko sartzen bazarete posible da denbora pixka bat behar izatea.
  • Konektatuta zaudetela zerbaitek huts egiten badu edo konexioa galtzen baduzue, esteka berarekin berriz sartzeko aukera duzue eta guk berriz sartzeko baimena emango dizuegu.
  • Datuak babesteari buruzko Europako araudiaren arabera, guztiz debekatuta dago erabiliko diren haurren bideoak grabatzea.

Egutegia

  • URTEKO EGUTEGIA 2025 PEI
  • Hasiera-data:  2025ko urtarrila.
  • Amaiera-data: 2025ko abendua.
  • Prestakuntza hemen egiten da: Harrobia lanbide Ikastola. Harrobia Plaza, 4. 48003 Bilbao.

(PEI-EIP Eskolak prestakuntzaren data eta lekua aldatzeko eskubidea du, sortzen diren beharrei ahalik eta ondoen egokitzeko xedez)

Prestakuntzaren ETCS kredituak.

URTEKO IKASTURTEA, GUZTIRA: 25 kredituak. (Derrigorrezko kreditu presentzialak)

URTEKO IKASTAROAREN MODULUAK. 

  • Garapen psikomotorra III/adierazkortasun motorra: 5 kredituak.
  • Garapen psikomotorra IV/adierazkortasun motorra: 10 kredituak.
  • Prestakuntza pertsonala II: 10 kredituak.

Irakasleak

Bernard Aucouturier(Zuzendaritza Zientifikoa) Praktika Psikomotorraren Sortzailea, Nazioarteko Aucouturier Eskolaren (EIA) Sortzailea.
Miguel Ángel D. Sevillano(EIA Formatzailea) Euskal Herriko Unibertsitateko Irakaslea, Gorputz Hezkuntzan Lizentziatua eta Psikomotrizista.
Sonia Compostella(EIA Formatzailea) Terapeuta psikomotorra. EIAko etorkizuneko formatzaileen prestakuntza-ikastaroko formatzailea. ARFAP-Associazione per la Ricerca e la Formazione all’Aiuto Psicomotorio elkartearen presidentea eta sortzailea. Bassano del Grappa (Italia).
Lorella MorattoEIA Formatzailea-Psikomotrizista (Specialista PPA e Formatrice PPA).
Roger Dodemont(EIA Formatzailea) Terapeuta psikomotorra, adin txikikoentzako hezkuntza- eta terapia-arretan espezializatua. Europako Psikomotrizitate Foroaren Sortzailea.
Yolanda Mena(EIA Formatzailea) Irakaslea, psikopedagogoa, psikomotrizista eta musikoterapeuta.
Teresa MartínezIrakaslea eta psikomotrizista.
Begoña Ruiz IbañezPsikologoa, Gizarte-hezitzailea eta Psikomotrizista.
Francis ElizaldeTerapeuta eta Gestalt formatzailea.
Ana María GómezIrakaslea eta psikomotrizista, Pedagogia Sistemikoan aditua.
José Miguel Castro ÁlvarezIrakaslea.
Vega MartínIrakaslea.
Mauro PolaccoMauro Polaco haur-neuropsikiatrian espezializatutako medikua eta eboluzio-adinaren psikoterapeuta da.

Izen-ematea eta ordaintzeko baldintzak

Izen-emateak

Izena emateko azken eguna: 2024ko abenduak 01.

Ikastaroa egiteko, 380 € ordaindu behar dira prestakuntza hasterakoan, eta gero 780 € bi epetan: 2024eko urtarrilean eta martxoan.

Matrikula heziketak

  1. Izen-ematea online egitea.

  2. Matrikula ordaintzea eta ordainagiria, kurrikulum eta oraingo argazki bat eskaneatuta bidaltzea helbide honetara: gestioncentralpei@gmail.com

    OSO GARRANTZITSUA: Bankuaren ordainagirian ikaslearen izena eta abizenak jarri behar dira.

    Kutxabank kontu-zenbakia: IBAN ES72 2095 0119 90 91 12077566

Oharra: Ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko baja ez bada jakinarazten izena emateko azken eguna baino 25 egun lehenago. Antolatzaileek badute eskubidea ikastaroa bertan behera uzteko, matrikula nahikorik ez balego. Horrelakoetan, aldez aurretik jakinaraziko da eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko da.

Informazio Pertsonala

Ikasleentzako arreta

Harrobia Lanbide Ikastola
Harrobi plaza 4
48003 Bilbao – BIZKAIA

Arreta posta elektronikoaren bidezkoa.

E-mail: gestioncentralpei@gmail.com

Bilboko PEI EIP Eskola

HARROBIA Lanbide Ikastola
Harrobi Plaza 4
48003 Bilbao Bizkaia
gestioncentralpei@gmail.com

PPA estekak

Artikuluak / Elkarrizketak

Erakunde laguntzaileak

© ESCV Psicomotricidad • Web: Hirudika
  • Lege-oharra
  • Pribatutasuna
ZALANTZEN MINTEGIA BERNARD AUCOUTURERREKIN 2024 AZAROAREN 9 eta 10an 2025-2026 BI URTEKO IKASTAROA
Scroll to top